2022a hasi dugu, denbora aurrera doalako eta urte bat bestearen atzetik datorrelako; baina, gu, nola gaude? Gure proiektuak nola doaz?

2021 urte arraroa izan zen, covid19aren eraginez muga ugari izan genituen urtean zehar eta amaieran kutsaketa kopuruek nabarmen egin zuten gorantz. Horrek osasunean eta ospitaletan duen eragin zuzenaz gain, ziurgabetasunean, harreman sozialetan, proiektu eta enpresen egoeran eragina du. Nahi genukeen baino eragin nabarmenagoa, gainera.

2022a hasi dugu eta azken bi urtetan bizi izan dugun ziurgabetasun sentsazioarekin jarraitzen dugu. Ez da erraza egoera honetan emozionalki oreka mantentzea, gure proiektuetarako indarra izatea… nekatuta sentitzen gara eta normala da. Gure bizitzak goitik behera aldatu dira, mundu osoan aldaketa sakonak eta nabariak ematen ari dira eta inongo ziurtasunik ez izateak ez sozialki, ez ekonomikoki, ez gizarte mailan, ez du laguntzen gure osasunean ezta gure proiektuenetan ere.

2022a nola ekingo dugu?

Hala ere, gure bizi proiektuekin batera aurrera egin nahi badugu, indarberritu egin behar gara. Egoera zein den badakigu, eragiten digunaz ere kontziente gara; baina, amesten jarraitzeko eskubidea ere badugu; beraz, ekin diezaiogun 2022ari ahal dugun ilusio guztiarekin!

Gure zerbitzuak birpentsatu beharko ditugu agian, edota bezero edo hornitzaileekin harremantzeko modu berriak topatu beharko ditugu, gu indarberritzeko moduak egunerokoaren baitan txertatu beharko ditugu… bizitza aldatu digun pandemia honek balio diezagula gure egiteko eta bizitzeko era berrietan erreparatu eta ahal dugun neurrian, alde onari irri egiteko.

Zuhur, baina, gogoz.

 

 

2022a hasi dugu, nola baina?