2022a hasi dugu eta horrekin batera urte berria. Nola antolatzen duzue urtea? Zein baliabide erabiltzen dituzue?

 

Gaurkoa da Korapilatzen podcasteko 2022ko lehen saioa eta oso pozik gaude bigarren urtez podcasta mantendu ahal izango dugulako. Mila esker zuen babes eta berotasunagatik!

Podcastean ekintzailetzarekin lotutako gai desberdinen inguruan hausnartuko dugu, ekintzaileei elkarrizketak egingo dizkiegu eta zuen eskariei jarraiki, interesatzen zaizkizuen gai horien inguruan jardungo gara.

Gaurkoan, urte hasiera izanik, antolaketaz ariko gara. Zertarako antolatu? Zergatik? Gure hausnarketa entzun nahi baduzu, eman play-ari! 😉

 

 

 

2022ko Korapilatzen podcasteko lehen saioa
Tagged on: