Ekitaldi eta jardunaldien agenda bat izatea ere estrategikoa da, agenda estrategikoa, alegia.

 

 

Urte osoan zehar eremu desberdinetako ekitaldi eta jardunaldi ugari izaten dira gure inguruko herri eta hirietan. Batzuk gaiagatik interesatuko zaizkigu, gure lan eremuarekin lotura dutelako; besteak ordez, bezeroak lortu eta gure ikusgarritasuna bermatuko duten espazioak direlako. Hori guztia agenda estrategiko batean jartzen joatea egin beharreko lana da, baldin eta inguruan ditugun aukerei probetxua atera nahi badiegu.

Ekitaldiok ikasteko, besteekin harremanak izan eta sendotzeko, gure burua zabaltzeko, etab. baliagarriak izango dira.

Agendak eta estrategiak zein lotura dute? Agenda estrategikoa

  • Lehenik eta behin, bilaketa egin behar dugu sarean eta interesgarriak zaizkigun ekitaldiak lanerako erabiltzen dugun agendan -paperezkoan edota mobil/ordenagailuan dugunean- apuntatu.
  • Ekitaldia iritsi aurretik, bezperako egunetan helburuak jarri: “ziurrenik profil honetako pertsonak joango dira, beraz, gutxienez bi pertsonekin elkartu beharra daukat eta nire proiektua aurkeztu”. Hau da, aurrez landu beharko dugu pixka bat zein ekitaldi mota den eta zergatik interesatzen zaigun bertaratzea. Horren araberako helburuak ezartzea ezinbestekoa da: komertzial lana egin beharko dugun, gure proiektuarentzat baliagarria izan daitekeen informazio eta pertsonak ezagutzera goazen, etab.

Estrategikoa dela argiago ikusten al duzu orain? 😉

Badakizu, beraz, has zaitez bilaketa estrategikoak lantzen agendarako.

Agenda