Alaia Gaztelumendi oiartzungo margolaria, ilustratzailea eta Arte Plastikoetan irakaslea da.

Emakumearen irudi eta elementu naturalek presentzia handia hartzen dute lerroz eta kolorez beteriko lanean. Material ezberdinekin aritzen da lanean, eta emaitza finalak ere euskarri anitzetan lantzen ditu: papera, mihisea, buztina, horma edota oihala.

Jorratzen dituen gaiak bere bidaiekin, ingurugiro naturalarekin eta kezka sozialekin lotuak daude.

Informazio gehiago: Instagramen @Alai_art

Alaia Gaztelumendi