Amane ekodenda duela bi urte sortutako denda fisikoa da, Hernanin kokatuta dagoena. Bi ahizpek abiatu zuten, eta euren lekua egin dute herrian.

Amane ekodenda: maitasuna airean

Denda mimo handiz dekoratuta dago eta detaile ugarirekin sortua. Gurpildun karro eta aulkietan sartzeko aldapa erosoa du, eskailerez gain, eta barrualdean espazio handiarekin bereiztuta daude jaki eta produktuen guneak.

Ekintzaile oro bezala, pixkanaka hasitako proiektua izan da: hasieratik ezin dira nahi adina produktu eta zerbitzu osatu, beraz, bezeroak egin ahala eta bezeroen beharrak ezagutu ahala, stock-a handitzen eta produktuen eskaintza handitzen joan dira.

Orain, bi urte bete dituen honetan, dendak sendotasuna erakusten du, bai egitura aldetik eta baita produktuen eskaintzaren aldetik ere.

 

Irudi korporatiboa: merkatuan lekua egiteko estrategia

Amane ekodendak logo moderno eta alaia izan du hasieratik bere lagun, eta horrez gain, erakusleihoa beti izan da begiradak erakartzeko estrategiaren giltzarria. Horrela bada, irudi alaia eta landua du dendak bere osotasunean. Irudi korporatiboa lantzeak estrategia finkatzen laguntzen dio proiektuari: eta hori ere plangintza batean jarri behar da.

Amane ekodendak, adibidez, dendaren eta erakuslehioaren dekorazioaz gain, bere irudia sare sozialen bitartez ere zabaltzen du. Begira ezazue eredu ona den denda honen instagrama: Amane ekodenda.

 

Amane ekodenda