Amaia Atxukarrori egin diogu elkarrizketa Korapilatzen-en gaurkoan. Bai Euskarari Elkarteko aholkularia da Atxukarro eta elkartearen helburuez, lan egiteko moduez, metodologiaz, etab. jardun da.

Bai Euskarari elkartea ezaguna al duzue? Ziur baietz. Beren webgunera sartzeko, hemen duzue lotura zuzena. Amaia Atxukarro, gaurko elkarrizketatua, Bai Euskarari Elkarteko aholkularietako bat da eta egunerokoan dituzten helburuak, metodologiak, ekintzaileei begirako baliabideen eskaintzak, etab. azaldu dizkigu.

Hiru lan eremu nagusi ditu elkarteak egunerokoan: Bai Euskarari ziurtagiriaren kudeaketa eta sustapena, Arlo sozioekonomikoaren eragileen eta espazioen aktibazioa eta komunikazioa eta sentsibilizazioa.

 

Alor sozioekonomikoaren eragileen eta espazioen aktibazioaren baitan lana euskaraz egin ahal izateko baliabideak eskaintzen dizkigute. Euskaraz ekitea ez da erraza, hori zuek ere badakizue. Guk euskaraz ekiteko hautua egin arren, aholkularitzak, egunerokoan erabiltzen ditugun baliabideak, etab. gaztelaniaz edota beste hizkuntzetan izaten ditugu. Hori horrela, eskertzekoa da Bai Euskararik eskaintzen digun aukera eta egiten duen esfortzua.

Zehatz eta argi azalduko dizkigu Atxukarrok beren eguneroko lanaren helburuak, oztopo eta aukerak, beraz, elkarrizketa entzun nahi baduzu, hemen duzu horretarako aukera. Eman play-ari! 😉

Amaitzeko, eta berak ere horrela amaitu duenez elkarrizketa, gonbita luzatzen dizuegu ekainaren 23an Donostian egingo duten Bai Euskarari sari banaketara bertaratzeko.

Bai Euskarariko Amaia Atxukarrorekin elkarrizketa
Tagged on: