This post has already been read 14 times!

Ekiten ari garenean, askotan entzun behar izaten dugun galdera da: “nola lortzen dituzu bezeroak?”

Proiektu berri bat hasi ahal izateko ilusio eta gogoaz gain, bezeroak behar dira. Batzuk ekiten dutenerako bezeroak dituzte, enpresa batean lan egitetik euren kabuz enpresa sortzera saltoa ematen dutenean bezeroetako batzuk beraiekin joatea erabakitzen dutelako. Baina, gehienon egoera ez da hori izaten. Proiektua zerotik hasteaz gain (horrek suposatzen duen kostu ekonomiko, sozial eta emozionala kontuan izanik), bezeroak lortu behar izaten dira. Baina… nola egiten da hori?

Sektore eta momentuaren arabera modu desberdinak daude eta batzuei funtzionatzen dienak, baliteke besteei ez funtzionatzea; baina, hori kontuan izanik, guk modu orokor batzuk azalduko dizkizugu, lagungarriak izango zaizkizulakoan. Hala ere, kontuan izan ez dagoela arrakastarako bide bakarra, kolpe asko jasotzen direla bidean eta norberak ikusten duela bere proiektuari hoberen dagokion modua zein den, baina, ildo batzuk izatea beti da lagungarria, beraz, hortxe gure moduetako batzuk 😉

Bezeroak lortzeko 1. modua:

  • Bezeroari zer eskaini nahi diogu? Hau da, zein da gure produktu/zerbitzua? Horren beharra izan dezaketen bezeroak pentsatu beharko ditugu. Adibidez, sektore zehatz bat baldin bada gure bezero “ideala”, sektore horretako enpresen zerrenda egin beharko dugu eta hauen email eta telefonoak jaso excel edo word batean.
  • Zerrenda amaitu ostean, email eredu bat idatzi beharko dugu, gure produktu edo zerbitzua ondo deskribatuz eta horren berri emanez.
  • Emaila helbide elektroniko horietara helarazi eta erantzunen zain geratu beharko gara.
  • Astebetera erantzunik jasotzen ez badugu, deiak egiten hasi beharko bagara. Askotan publiko diren emailak ez dira egokiak izaten eta dei horietan dagokion pertsonaren kontaktua eskuratu dezakegu.
  • Email eta dei hauen helburua bilerak lortzea izango da: enpresa hauetara joatea geure buruak eta proiektua aurkeztera.
  • Zaila izan arren, beharrezkoa da eta pixkanaka, baina ziur bilera horiek lotzen hasiko zarela. Animo!

Bezeroak lortzeko 2. modua:

  • Zure etxean edo bulegoan lan egin ordez, denda bat baduzu eta produktuak saltzen badituzu, bezeroak lortzeko bidea desberdina izango da.
  • Denda irekitzean inaugurazioa egin eta horretarako kartelak itsatsi inguruko kale eta auzoetan, sare sozialetan horren inguruko publizitatea egin, etab. Lehen bezeroak orduan lortuko dituzu.
  • Erakusleihoa zaindu, hori baita zure lehen publizitatea. Nahi duzun hori destakatzeko erabili.
  • Sare sozialen bat izan, zure produktuaren arabera egokiena izan daitekeena aukeratu eta berau eguneratua izan, jendea bertara sartzen denean azken berriez informatuta egon dadin. Hiru sare sozialetan egon eta eguneratu gabe izatea baino, hobe da bat izatea eta eguneratua egotea. Erakusleihoa zure irudi fisikoa den bezala, sare sozialak zure online irudia dira.
  • Hasieran dirua sobran izango ez duzula jakinik, galdetu udal eta bestelako erakundeetan egon daitezken diru laguntzez publizitatea, seinaletika eta bestelako arloetarako. Lagungarria izango da zure irudia zabaldu eta produktuen berri emateko.
  • Txartel bat sor dezakezu eta X erosketa egin eta gero (eroslearen txartelean markatzen joango zarena), detaile bat izango du bueltan, edo deskonturen bat… Horrelako ideia txikiek asko laguntzen dute bezeroen fideltasuna eskuratzen.
  • Ilusioz eta arreta onarekin tratatzea dendara sartzen diren erosleak.
  • Askoz pauso gehiago dauden arren, hauek horietako batzuk izatea komenigarria da. Animo!

Mila modu daude bezeroak lortzeko eta gainetik bada ere, post honetan ikusi dugun moduan, proiektuaren arabera, moduak ere desberdinak dira. Beraz, lan egin behar dugu eta okurritzen zaizkigun bide guztiak jorratu, ez baitakigu nondik irits daiteken bezero berriren bat.

Bezeroak lortzeko bideak