Bideragarritasun plana zertarako?

 

Gure proiektua bideragarria den ikusteko, ideiak garatzeko dituen aukerak aztertzeko, ekonomikoki berau martxan jartzeko beharko dugun diru kopurua kalkulatzeko ezinbestekoa da bideragarritasun plana egitea.

Non eskura daiteke bideragarritasun plana?

Ideia argi baduzu, erraz erantzungo dituzu deskargatzeko materialetan duzun bideragarritasun planaren inguruko txostena. Hala ez bada, ideia argitzen lagunduko dizu erantzun beharko dituzun galderen bidez.

Txostena bete ostean era argian ikusi ahal izango duzu ekiten hasteko zer beharko duzun eta horrek lagunduko dizu inbertsioren bat egin behar duzun edo ez erabakitzen; hasieran etxetik lan egingo duzun diru kopuru hori ezin duzulako asumitu edo coworking espazioren bat bilatuko duzun, etab.

Hartu tarte bat eta bete ezazu txostena, oso lagungarria baita eta hasieran behintzat diru laguntza edota bankuetan dirua eskatzeko eskatzen dute-eta. Animo eta eutsi goiari!

Bideragarritasun plana