Ahinitz Gerrikagoitiak Biziemari proiektuarekin ekin dio ekintzailetza bideari. Osasuntsu eta orekan bizitzeko aholkularitza eskaintzen du, hiru lan lerroren bitartez: elikadura-emozioak, arnasketa-roaf eta emakumetasuna.

Biziemari

Bere proiektuaren izenak badu izana, eta segidan aurkezten dugu:

BIZI:
1. bizitza.
2. bizimodua.
3. bizia duena, bizirik dagoena.
4. bizitasuna duena.
5. bizialdia.

EMARI:
1. dohaina, emaitza, oparia.
2. ur-emaria.
3. etekina, hobaria, ekarpena, irabazia.

 

Norberaren burua ezagutzen ikasteko baliabideak eskaintzen ditu, eta horien laguntzaz biziaren paradisuan murgiltzeko.

Hona hemen bere eskaintza:

  • Makrobiotika kontsultak
  • Makrobiotikako sukaldaritza tailerrak
  • Elikagai emozionala lantzeko saioak, barne lanketarako aitzakia gisa
  • Arnasketa obarikoa: emakume alkimia saioak

Ahinitzerekin harremanetan jartzeko:

ahinitz@hotmail.com – 652 75 08 17

https://www.instagram.com/biziemari/

Biziemari