Canvas eredua aurkezten genizun postean aipatu genizun moduan, jarraian Canvasa bete ahal izateko lagungarriak izango zaizkizun azalpenak dituzu.

 

 

 

Canvasa bete ahal izateko, lehenik eta behin, Canvas eredua deskargatu, moldaketak egin zure egiteko eta ekin! Jarraian Canvas ereduan ikusiko dituzun izenburupean erantzun behar duzuna zer den jakiteko, horretara bideratu zaituzten galderak topatuko dituzu.

Canvasa betetzea lagungarria izango zaizu proiektua bide onetik garatzen ari zaren jakiteko, baina baita proiektuaren barnean sortu ditzakezun proiektu edo azpi zerbitzuen azterketa egiteko ere.

Canvas eredua betetzeko pausoak

HELBURUA

Sortu nahi dugun proiektu edo ideiarekin zein helburu dugu?

INPAKTUA

Sozialki eta inguruneari dagokionez, zein inpaktu izango du zure proiektuak eta nortzuk izango dira onuradunak? Inpaktua baloratzeko zein neurri edo indikadore zehatz erabiliko dituzu?

ARAZOA

Zein arazori eskainiko dio konponbidea zure proiektuak?

KONPONBIDEA ETA FUNTSEZKO JARDUERAK

Zertarako?
Balorezko proposamena garatzeko, bezeroengana iristeko, diru sarrerak lortzeko, besteak beste.

Funtsezko jarduera motak:
Produkzioa: diseinua, kopurua, entrega…
Arazoak konpontzea: aholkuak eman….

FUNTSEZKO BALIABIDEAK

Baliabide fisikoak: bulegoak, ordenagailuak, lanerako erremintak, etab.
Giza baliabideak: proiektuko partaideen sormena, ezagutza, gaitasun komertziala…
Finantza baliabideak: eskudirua, kreditu lineak…

BALIO DESBERDINDUA

Zerk bilakatuko du arrakastatsua zure proiektua? Zerk desberdintzen du zure proiektua besteetaz? Zer izango da lehiakideek kopiatu ezin izango dutena?

Lehiakideengandik desberdintzeko:

  • Nobedadea: beharrizan berriak asetu (tabletak, banka etikoak).
  • Erabilera: jada duen erabilera hobetzea (telefono mugikor baten ezaugarriak).
  • Pertsonalizazioa: beharrizan zehatzei egokituta.
  • Lana erraztea: bezeroen lana erraztea edo produktuaren erabilerraztasuna bultzatzea.
  • Irisgarritasuna: produktua eskuratzeko aukera zabaldu.
  • Bezeroek kontuan hartzen dutena: diseinua, marka, prezioa, arriskua murriztea, gertutasuna, beharrizanak asetzea.

KANALAK

Zer da?

Nola komunikatzen zara zure bezero eta onuradunekin? Nola banatzen duzu zure produktu edo zerbitzua?
Gure balorezko proposamenak jarraituko dituen bideak bezero potentzialengana iristeko.

Komunikazio kanalak, banaketa kanalak, salmenta kanalak….

Kanal propioak: denda propioak, fisikoak edota ecommerce.

Zeharkako: handizkako banaketa, txikizkakoa, denda elkartuen bidez….
Aurreko bien nahasketa: denda propioez gain, denda elkartuen bitartez.

MERKATUAREN SEGMENTAZIOA

Merkatu masiboak: ez dira bereizten bezero segmentuak.

Merkatu nitxoak: ondo bereizten da zein publikori zuzentzen den produktua.
Dibertsifikatutako merkatua: produktu ezberdinak bezero segmentu ezberdinei.
Elkarrekiko menpekoak diren segmentuei zuzentzen zaizkien produktuak.

Zer da segmentua?

Beharrizan homogeneoak dituzten bezero potentzialen taldea.

Bezeroekiko harremana:

  • Merkatu-segmentuaren aldetik lortu nahi duguna
  • Motibazioak
  • Bezero edo kontsumitzaile berriak lortzea
  • Dagoeneko badauden bezeroak mantentzea
  • Salmenta kopurua handitzea

Harreman motak:

  • Dedikatutako laguntza pertsonala: banketxetan
  • Laguntza pertsonala: farmazietan
  • Autozerbitzua makina baten bitartez
  • Komunitateak: webgunetan erregistratutako salmentak

KOSTUEN EGITURA

Kostuak kalkulatzeko kontuan hartu beharrekoak:

  • Funtsezko jarduerak
  • Funtsezko aliantzak
  • Funtsezko baliabideak
  • Kostu motak: Kostu finkoak eta aldakorrak

Negozio eredu batzuk KOSTUAN oinarritzen dira: ardura nagusia kostuak murriztea da.
Beste negozio eredu batzuk BALIOAN oinarritzen dira: ardura kalitatea mantentzea.

IRABAZI ITURRIAK

Zenbat ordaintzeko prest daude bezeroak emandako balioagatik.

Irabazi iturri motak:

  • Produktuaren salmenta
  • Erabilera kuota
  • Harpidetza prima
  • Alokairua, renting
  • Publizitatea

Prezio motak:

  • Prezio finkoak
  • Prezio dinamikoak

Berdintasuna ardatz

Proiektua berdintasunerako lagungarria al da?

Lan egiteko orduan, zure proiektuko lan ildoa edozein delarik ere –ingenieritza, salmentak, diseinua, medikuntza, etab.–, genero ikuspegiarekin lantzeko zein bide erabiliko dituzu? Hizkuntza inklusiboa lantzea idatzizko eta zuzeneko harremanetan; erabakiak hartzeko orduan emakume eta gizonen arteko parekidetasuna bultzatzen duen edo ez hausnartzea; iruditegi eta publizitate inklusiboa lantzea; etab.

Egunerokoan genero ikuspegia proiektuan txertatzen duzula azaltzeko erabiliko dituzun neurri edota indikadoreak zeintzuk izango dira?

Canvas eredua betetzeko azalpenak