COVID19ak guztiz baldintzatu gaitu azken urtean. Gure bizitzak, lanak, harremanak hankaz gora jarri ditu eta batzuetan aurrera nola jarraitu ere jakin gabe geratu gara.

COVID19ak ziurgabetasun konstantean gaitu egunerokoan eta hori ez da kudeatzeko erraza. Hasteko, finkotasun gutxienekoa behar izaten dugu egunerokoan gure lan asteak antolatzeko, harremanak garatzeko planak egiteko, etab. Baina, honek guztiak hori oztopatzen digu. Eta gainera, urte oso bat eta gero ere hala jarraitzen dugu.

Denbora bat etxean egon behar garela atera gabe, gero ondoko herrira joan gabe, batzuetan denda eta tabernak irekita egongo dira, beste batzuetan itxi egin behar izan dute… Gehiegi ulertu gabe, baina, ikusezina den xomorro honek – COVID19 – hankaz gora jarri dizkigu bizitzak eta proiektuak.

Egoera berezi eta zail honek, guri pertsonalki eragin digun moduan, zuzenki eragin die gure proiektuei. Animoak ere ez dira onenak eta proiektu askorentzat aurrera jarraitzeko oztopoak oso handiak dira.

Ordenagailu aurrean garatu daitezkeen proiektuak zortea izan dute oraingoan, bezeroek atzera egin ez badute behintzat, etxetik lan egiten jarraitzeko aukera izan dutelako. Baina, fisikoki euren produktuak saltzen dituzten horiek nola egokitu behar izan dute?

COVID19: nola moldatu egoerara?

Askok, zoritxarrez, itxi egin behar izan dute. Beste askok, aurrez fisikoki saltzen zituzten produktuak, online saltzen hasi dira egoerak hala behartuta… Baina, galerak izan dira eta ez da erraza aurrera begira ere hainbeste zalantza sortzen dituen egoera honen aurrean jarrera positiboarekin egotea.

Ez dago proiektuak egoerara moldatzeko modu bakarra. Hasieran, egun gutxitako kontua zirudienez, ez zen gehiegi aldatu orokorrean gure jarrera; gerora, luzatzen ari zela ikusita, norberak bere proiektuak ematen zizkion aukerak probestuta, aldaketak egin genituen eta orain… zer? Nola buelta eman emozionalki ere lurpean utzi gaituen egoerari?

Hasteko, garrantzitsua da egindako ibilbidea baloratzea, azken emaitza edozein izan delarik ere. Egoeraren laztasuna ahaztu gabe, elkarren babesa eskaini eta elkarri ideiak ematea ezinbestekoa da, une oro sortzen eta moldatzen egotera behartu gaituen egoera arraro honetan. Eta bestetik, animoak egoera zailetan zaudeten ekintzaile guztiei!

COVID19: nola moldatu gure proiektuak