Lan eta lan aritzen gara egunerokoan, baina, arnasguneak sortzen al ditugu deskonektatu ahal izateko?

“Off” hitzak zer esaten dizue? Mobila itzaltzen duzuen momentua datorkizue burura? Oporrak hartzen dituzuen eguna? Eta, lortzen al duzue egunerokoan “off” egitea? Ezinbestekoa da astean zehar ere, lana egiten dugun tarte horretan, gure arnasguneak izatea.

Gure proiektu propioa aurrera eramateak ilusioa egiten du eta ziurrenik beste lan batzuetan baino gusturago lan egingo dugu, baina, lan egin behar dugu eta ez beti gustuko dugun horretan bakarrik. Hori dela eta, gustuko lanean egonda ere, deskonektatzeak ondo egingo digu eta beharrezkoa da, gainera.

Baina… nola egin? Askotan ez dakigu nondik hasi ere, ezta? Burua martxan dugu eta “off” botoirik ez duenez, zaila izaten da gelditzen asmatzea.

Ez dago modu bakar bat eta ziurrenik batentzat baliagarria denak, beste bati ez dio balioko; baina, badaude, modu orokorrean lagun gaitzaketen jarrera eta ekintzak.

Deskonektatzeko bide posibleak

  • Deskonektatzeko modu bat kirola egitea da. Kirola egiteak ez du esan nahi etxe ondoko gimnasioan izena eman behar dugunik, ezta ordubete korrika egitera atera behar garenik egunero. Batzuek paseo bat ematea eskertuko dute, beste batzuek COVID19 dela-eta hain modan jarri diren youtuber horietako batek proposatzen duen kirol entrenamendu labur bat egitea izango da, edo 15 minutu korrika egitea, igeri egitera joatea, besteak beste. Kirola diogunean, mugimendua esan nahi dugu. Gorputza mugitu, ideiak ere airean jarri eta gorputzak arnas dezan.
  • Zer egitea gustuko duzu? Zinemara joatea? Lagunekin zerbait hartzea? Mendira gerturatzea? Itsaso ingurutik paseo bat ematea? Hartu tarte bat lanaz gain, zerk betetzen zaituen pentsatzeko eta astean zehar eskaini denbora bat on egiten dizun horri.
  • Zerekin lortzen duzu burua nolabait gelditzea? Pentsatu zer izan daitekeen eta gero, bai, off egin ezazu nahi baduzu 😉 Askotan lanarekin

Horixe ba, lanaz gain, deskonektatzeari ere garrantzia eman eta gozatu asteaz! Asteburutik haratago ere, asteaz goxa ezazue!

Deskonektatzeko bide posibleak