This post has already been read 35 times!

Ehule ama-alaba artisauek sortu duten proiektua da.

Era honetan aurkezten dute sare sozialetan Ehule: “Betidanik hari artean bizi den emakumea da gure ehulea, artista eta ama. Etxeko guztioi armairuak jertse, bufanda, tokilla, eta beste milaka gauzekin bete dizkigu berak, eta orain zure armairuetan ere sartu nahi ditu. Horretan lagunduko diogu guk, bere seme alabek, guk ere eskuak hariz eta margoz beteta gainera. Eskuz eta mimoz, banan banan sortutako lanak dira Ehuleren lanak, zuretzako espreski eginak, zuretzako espreski sortuak. Hari artean ikusiko dugu elkar!”.

Makramea, puntua eta gantxillo teknikak erabiliz poltsak, txalekoak, txano zoragarriak egiten dituzte Iurretako ama-alaba hauek eta azken hilabetetan arrakasta nabarmena izan dute. Bide luzea opa diogu Ehuleri eta zorionak hasitako bideagatik! 😉

Ehulerekin harremanetan jartzeko moduak: 

Instagram

Facebook

Ehule