Ekintzaileon egunerokoa ez da erraza, erronka askori aurre egin behar izaten diegu eta beldurra sentitzen dugu askotan, beste emozio askoren artean. Jarraian “emozio negatiboak” deiturikoak biltzen dituen artikulu interesgarria duzue irakurgai.

Sarreran aipatu bezala, ekintzaileon egunerokoa gora beheratsua izaten da eta askotan bakarrik sentitzen gara, ustez halako emozioak guk soilik sentitzen ditugula pentsatuz. Baina, ez da horrela, norberak bere ibilbide propioa duen arren, sentitzen ditugun beldurrak, ziurtasun eza, etab. partekatuak izaten dira ekintzaile gehienon artean.

Emozioen kudeaketa

Jarraian, ekintzaileok senti ditzakegun “emozio negatiboen” izendatze eta azalpena duzue irakurgai, hemen klik eginez gero. Horretaz gain, Ekintzaileen ziklo emozionala postean gora behera hauetan zergatiak era zehatzagoan laburbiduta dituzu.

Kontuan izan behar dugu “emozio negatiboak” deritzenak ez direla bere negatiboak, guk ulertzen ditugun erak egiten ditu negatibo. Hau da, emozioak ez dira negatibo edo positiboak: emozioak dira eta denak dira lagungarriak gure egunerokoan. Emozio batzuek alerta pizten dute gugan, beste batzuek momentuak goxatzeko baliagarriak dira, etab.

Ekintzaileak sentituko dituen “emozio negatiboak”