This post has already been read 15 times!

Ekintzaileen arteko elkar ezagutza bultzatzen al da? Ugari daude gure inguruan, baina ezagutzen al ditugu?

Ekiten dugunean, amankomunean izan ohi dugun sentimendua bakardadearena izan ohi da. Norberaren proiektua aurrera eramateak ematen duen ilusioarekin batera, bakardadea eta beldur ugari. Emakumeetan gainera, gizonezkoetan baina ohikoagoa izaten da bakarrik ekitea.

Ekintzailetza prozesu luzea, gora beheraz betetakoa izan arren, oso aberasgarria ere bada eta elkarbanatzen badugu, are gehiago. Hori dela eta, gure inguruan ditugun ekintzaileen berri izateko helburuarekin, inkesta labur bat prestatu dugu. Besteen berri izanik, sarea osa dezakegu, presentziala ala online bidezkoa, baina elkarrekiko babesa eskainiko ditugu, bakardade hori ahalik eta gehien difumina dadin.

Hemen klik eginez gero, inkesta bete ahal izango duzu. Honen helburu nagusia elkarren berri izatea da eta ahal den neurrian, norberaren ezagutzak eta lanak zabaltzea, elkarlanerako aukerak izatea eta beste ezeren gainetik, elkar ezagutzea 😉

Txingurriak bezala ari gara lanean denak, baina, elkarren berri izan gabe. Besteak zertan ari diren jakiteak, lanak elkartrukatzeko aukera eskaintzen digu, proiektuak elkarren garatzeko edota batak besteari lana eskaini/eskatzekoa. Elkartrukea, elkarlana, ezagutza… ezinbestekoak dira enpresa handiek lanaren gehiengoa daramaten une hauetan eta prezio aldetik txikiek aurre egin ezin dezakegunean. Hori dela eta, gure lanak baloratu eta aurrera egiteko modua elkar ezagutzea da, sarea egitea.

Ekintzaileen arteko elkar ezagutzaren garrantzia