Marigorri proiektuaren sortzailea Veronica Huerto menstruazio hezitzailea eta kazetaria da. Ekintzaileen txokoko hirugarren podacastean berarekin aritu gara berriketan, bere proiektuaz, ibilbideaz eta etorkizuneko ideien inguruan.

Marigorri proiektu interesgarria iruditu zaigu, emakume eta ekintzaile garen aldetik, zuzenki eragiten digun zerbait delako hilekoaren zikloaren ezagutza. Bizitzaren zati handi batean hilekoa gure egunerokoan bizi dugun zerbait da, baina, gutxi dakigu zikloen inguruan, elikadurak horretan duen eraginaz, lanean ere zenbateraino eragin diezaguken, etab. Gehiago jakin nahi baduzu, hemen klik egin eta podcasta entzuteko aukera izango duzu! 😉

Marigorri proiektuak hilekoaren zikloarekin lotutako informazioa zabaldu eta eskuragarri jartzea du helburu, besteak beste. Horretaz gain, hitzaldiak eta tailerrak ere eskaintzen ditu Veronica Huertok, Marigorri proiektuaren sortzaileak.

Animatzen al zara, zure ekintzaile izaeratik hilekoaren zikloa gehiago ezagutzera? Marigorriren inguruko informazioa, oraingoz, Instagramen dago eskuragarri, lotura honetan.

Ekintzaileen txokoa: Marigorri proiektua