This post has already been read 221 times!

Emaila gaur egun lan askotan erabiltzen den baliabidea da. Baina, behar den bezala erabiltzen ba al dakigu?

Gaur egun, lan askotan ordenagailua ezinbesteko baliabide bilakatu zaigu, eta ondorioz, baita emaila ere. Bezero, hornitzaile, bidelagun eta unean uneko konpromezu eta lanen arabera ditugun beharrak asetzeko pertsonekin harremana egiteko bidea da emaila. Baina, egunero erabili arren, askok ez dakite era egoki batean antolatzen eta horrek beren eguneroko lana oztopatzen du.

Jarraian, hainbat irizpide eskainiko dizkizuegu, emailari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko:

  • Karpetak sortzea. Sarrera ontzian saguaren eskuineko botoian klik eginez gero, karpeta berriak sortzeko aukera eskaintzen du. Aukera hori probestu eta sortu karpeta ezberdinak, lanaren arabera batzuk edo besteak izan daitezke. Gure kasuan, “bezeroak” karpeta bat dugu eta bezeroak karpeta barruan, azpikarpetak (bezero bakoitzak berea du). Beste karpeta nagusi bat “hornitzaileak” da, etab. Era horretan, sarrera ontzian erantzuteke ditugun email garrantzitsuak soilik geratzen dira, hau da, nahiko garbi izaten dugu sarrera ontzia eta emailen bat errekuperatu behar badugu edo, beti dugu aukera bezero edo hornitzaile horren karpetara joan eta bertan bilatzekoa. Oso lagungarria da karpetak sortzea emaila txukun izateko eta eguneratuta egoteko. Hau egin ezean, oso erraza da sarrera ontzia emailez gainezka izatea.

  • Bilatzen jakitea. Askok ez dakite bilatu egin dezakegula emailean. Lupa bat azalduko zaigu, normalean goiko atalean egoten da “buscar” hitzarekin batera askotan. Bertan guk nahi dugun pertsona horren izena jarrita edota lan baten inguruan bazen, lan horren izena jarrita, ditugun karpeta ezberdinetan bilatuko du hitz gako hori.

Bi aholku sinple dira, errazak eta oso baliagarriak gure eguneroko lanean. Denbora asko aurreztu dakigukete eta denontzat oso baliagarria da denbora, beraz, badakizue, has zaitezte beharrezko karpeta horiek zeintzuk diren pentsatzen eta horiek sortzen 😉 Lan mekanikoak ahalik eta era errazenean konpontzea ezinbestekoa da denentzat, baina are gehiago ekintzaile garenontzat. Lan horiek era egokian kudeatzen baditugu, sormen lanetan denbora gehiago egon ahal izango gara: estrategiak pentsatu, gure proiektua nola garatu pentsatu, etab.

Beraz, badakizue, egunerokoan erabiltzen ditugun baliabide horietan denbora pixka bat inbertituta, gerora denbora asko aurreztuko dugu benetan behar dugun horretan gozatzeko.

 

Emaila: antolaketarako giltza