Emakume batek ekiten duenean ez du bakarrak egiten, lauk baizik. Bai, izenburua errepikatu dugu, azpimarratu beharreko esaldia dela iruditzen zaigulako. Zuk, ulertu ahal duzu horrekin esan nahi duguna?

Duela hilabete batzuk, Ziklikoak gara postean honen berri eman genuen. Hau da, ekitea erabakitzen duen emakumeak kontuan izan behar du ez dituela ekintzaile bakarraren asmo, beldur, amets, emozioak kudeatu beharko, gutxienez, laurenak baizik. Honekin esan nahi duguna da hilekoaren zikloak markatzen dizkigun lau fase nagusietan garen emakumeak kudeatu beharko dituela norberak, lau emakume horiek baikara.

Katramilatsua dirudien arren, erraz ulertzen da, ezta? Menstruazioarekin gaudenean, adibidez, gure gorputza, garuna, emozioak, besteekin eta norberarekin harremantzeko gaitasunak/moduak, etab. era zehatz batzean garatzen dira; obulatzen ari garenean, bestetik, desberdin sentitzen gara. Orain arte hori zerbait negatiboa balitz bezala ulertu dugu, baina, zergatik? Mentruazioa tabua izan delako, eta gaur egun, izaten jarraitzen duelako. Berez, naturala den zerbait den arren. Ez da kasualitatea aldaketa horiek bizi eta sentitzea: aldaketa hormonalak, psikosozialak bizitzen dituzu ziklo bakoitzean eta gure faseak ulertzeak, geure buruak ulertu eta errespetatzen lagunduko digu.

Zure zikloa ezagutzea ezinbestekoa da

Geure buruak ezagutzen baditugu, noiz zer egin erabakitzea ere errazagoa izango da. Obulatzen ari garenean, adibidez, jendearekin egoteko gogoz egoten gara normalean, sozializatzeko, kanpora ateratzeko beharra izaten dugu; post-obulazio eta premenstrual gaudenean, aldiz, gure baitan egon nahi izaten dugu, lasaiago, sensibleagoa egoten gara, etab. Fase hauek eta desberdintasun hauen zergatiak ulertzen ez baditugu, ez gara ulertuko eta gaizki sentituko gara. Beste behin ere, erru sentsazioak gailenduko du gure egunerokoa.

Ekintzaile garen aldetik, ezinbestekoa da emakume mentruante izanda honen berri izatea. Obulatzen ari garenean, adibidez, bilerak egiteko momentu egokia izan daiteke, soziableagoa eta hitz jarioarekin egongo garelako. Mentruatzen ari garenean bilerak eginez gero, ziurrenik gehiago kostatuko zaigu, gure baitan gusturago sentitzen garelako, deskantsatu nahian, etab. Jakin badakigun arren beti horren arabera egunerokoa antolatzea zaila dela, ahal den neurrian gure beharrak errespetatzeak gure buruekin eta ingurukoekin hobeto sentiaraztea erraztuko digu. Aipatzen ari garen ezaugarri hauek orokorrak dira; hau da, oso garrantzitsua da norberak bere burua aztertu eta ikustea fase bakoitzean sentitzen dituen aldaketak zeintzuk diren. Emakume bakoitzaren aldaketak eta ezaugarriak testuinguruaren, lan motaren, hezkuntzaren arabera baitaude, besteak beste.

Geure buruak era honetan ezagutzeko ilargi diagrama deiturikoa egitea lagungarria da:

Interneten mota desberdinetakoak topa ditzakezu, goikoa adibide bat besterik ez da. Nola bete ez dakizula? Oso erraza da! Erika Irustak oso ondo azaltzen du nola osatu eta zergatik den hain garrantzitsua horretaz jabetzea. Hemen klik eginez gero, bideoa ikusi ahal izango duzu. Denbora eskaini behar zaio, baina merezi du. Eskuz idazteak pereza ematen badizu, mobilerako aplikazioak ere badaude.

Horixe ba, errespeta itzazu zure baitan dauden lau emakumeak eta kontuan har itzazu ekiterako orduan ere! 😉

Emakume batek ekiten duenean ez du bakarrak egiten, lauk baizik