Asko dira musikan bakarka aritzen diren artistak, eta azken urtetan, emakumeen kopuruak ugari egin du gora. Musika inspirazio-iturri izan daiteke geure ibilbidean, eta aldi berean, guk ere emakume musikarien ibilbideak babestea eta hauspotzea ahizpatasun ekimena izango da.

Musika

Emakume musikariak:

Emakume musikariek Euskal Herrian ibilbide errotua egin dute, eta asko dira, gure zorionerako, oholtza gainean disfruta ditzakegunak. Zein bakarlari gustatzen zaizue zuei gehien? Lana egiterakoan entzuten duzue musikarik? Zeinek inspiratzen zaituzte gehien?

Lan mota ezberdinak izaten ditugu egunerokoan, eta badaude lan mota batzuk musikak arindu egiten dituena. Aipamen berezia egin nahi izan dugu gaurkoan musika arloan indar handiz euren ideiak eta ahotsak plazaratzen dituzten emakumeei.

Ahizpatasuna:

Emakume bakarlariak ekintzaileak dira baita ere, eta hauen ibilbidea babestea ahizpatasun ekintza izan daiteke, zalantzarik gabe. Musikaren historian betidanik ezagutu ahal izan ditugu emakume abeslariak, baina, egia da, gaur egun, oso ugaria dela emakumearen presentzia musikaren panoraman.

Hori horrela, musikari emakumeak entzutera bultzatzen zaituztegu, ziur euren estiloak, letrak, ahotsak… balora ugari transmitituko dizkizuela, eta gainera, inspirazio, lasaitasun ala tentsioa askatzeko iturri izango direla.

 

 

Emakume musikariak: ahizpatasuna