This post has already been read 30 times!

Emakumeon eta diruaren arteko harremana aldakorra izan da denboran zehar. Ekintzaile bezala, diruarekin dugun harremanak guztiz baldintzatzen gaitu aurrera egiteko orduan. Dirua kaltegarria balitz bezala ikusten dugu, bizitzako beste arlo batzuei garrantzia gutxituko bagenie bezala diruari garrantzia ematen badiogu -emakume izanda-.

Pertsonak eta haiekiko dugun maitasuna beste edozeren gainetik baloratzen irakatsi digute mendetan zehar, eta hala jarraitzen dugu. Baina, guk nahi izan edo ez izan, bizi garen jendartean dirua behar dugu etxeko alokairua edo hipoteka ordaintzeko, arropa erosteko (edo guk egiten badugu gure arropa propioa, telak, hariak eta bestelakoak erosteko), janaria erosteko (edota baratzeko haziak, kogolloak, etab. erosteko), etab. Hori dela eta, diruarekin dugun harremana birplanteatu behar dugu, gure osasunerako soilik bada ere.

Ekintzaileak izanik, gure lanari balore ekonomikoa jartzea egokitzen zaigu eta nekez egiten dugu hori. Gutxiesten dugu gure profesionaltasuna, jakintza, lan egiteko era… Anbizioa bera ere negatiboki ulertzen dugu, baina emakumeengan soilik; gizonengan balore horiek onartuta daude.

Honen inguruko hausnarketa irakurri ahal izango dugu hemen klik eginez gero. Eta zuk, nola bizi duzu diruarekin duzun harremana?

Emakumeak eta dirua