Lainoa

Euskaraz lan egitea hautu bat da gaur egun, eta borondate onaz gain, ongi egitea ere badagokigu. Nahiz eta euskaraz hitz egiteko gaitasuna izan, idazterakoan zalantzak agertu ohi zaizkigu, eta gaurkoan, zalantza horiek argitzen lagunduko diguten tresnak aurkeztuko dizkizuegu.

Demagun sare sozialetan albiste bat ala eskaintza bat zabaldu nahi duzula:

  • “Gaurtik asita ostegunarte, dendako produktu guztiak merkealdian (% 15). Azkar ibili!”

Hasi h-rekin ala gabe? %-a horrela idazten da? Galdera ugari izan ditzakegu egunerokotasuneko albiste laburrenekin ere. Zalantza puntualak argitzeko Online hiztegiak erabil daitezke; kasu bakoitzerako eskaintza aurkituko duzu.

  • Hasi h-rekin da, bai 😉

Online hiztegiak:

Artez elkarteak euskarazko hiztegi anitzen bilduma eginda dauka honako webgune honetan:

Hiztegia.net

Bertan, ikusten den bezala, aukera zabala eskaintzen du bilaketak egiteko. Bakoitzak beharrezkoa duen hori topatzean, esteka gordetzea gomendatzen diogu egunerokotasunean noiznahi bilaketak egitea errazteko.

 

Hiztegi neuronala

Eusko Jaurlaritzak, Elhuyarren laguntzaz, Itzuli itzultzaile automatiko neuronala sortu du. Bertan, testu luzeak itzul daitezke hizkuntza batetik bestera. Jatorrizko eta helburu hizkuntzak aukeratu ostean, testua txertatu behar da horretarako lauki zabalean, eta Itzuli botoiari eman. Segundu gutxitan ematen du emaitza. Ahoz ere sartu daitezke testuak eta entzungai izan emaitzak.

 

Benetan gomendatzen ditugu bi tresna hauek, izan ere, izan ditzakegun zalantzak argitzen lagunduko baitigute, eta Euskaraz ongi idazten ariko gara. Garrantzia eman behar diogu ahalik eta akats gutxien egiteari, ez bakarrik irudiagatik, baizik eta euskararen normalizazioan urratsak emateagatik ere. Egiten badugu, saia gaitezen ongi egiten! 

Euskaraz ongi idazteko aholkuak
Tagged on: