This post has already been read 52 times!

Uda amaitzear dugun honetan, bizitzen ari garen egoerak zuzenki eta era latzean eragiten digu ekintzaileoi. Ezjakintasunaren kudeaketa nola daramazu?

Covid-19az hitz egiteaz nekatuta gauden arren, azken hilabetetan une oro, edonon eta edonorekin lantzen dugun gaia da. Zergatik? Zuzenki eragiten digulako, denoi. Norberari era desberdinera. Ez baita gauza bera arrisku taldean egotea eta erretiratuta, edo gaztea izatea eta langabea, edo heldua eta ekintzailea. Norberak bere prismatik bizi du egoera, baina denoi eragiten digun zerbait da, mundu mailan.

Birusak nork kutsa dezaken eta nor ez, arrisku taldeak, etab. alde batera utzita, hori ez baita guri dagokigun gaia… Argi dago ekonomikoki egoera honek ekintzaile eta enpresa txikiei zuzenki eta era latzean eragiten digula. Krisi egoeretan pasa ohi den moduan, dirua gastatzeko beldurra dugu une hauetan, ezjakintasuna baita egoera honen ezaugarrietako bat eta horrek ez kontsumitzera bideratzen gaitu orokorrean, badaezpada ere.

Ekintzaileok ez dugu eskaintza ezinhobeak eta gure denbora gutxiago baloratzeko aukerarik, askotan gure lanak balio duena baino gutxiago kobratuta ere nahiko lan izaten baitugu. Laguntzak ere ez daude eta daudenak oso mugatuak dira. Ez dugu uste egoera hau kudeatzea erraza denik, denoi eta orokorrean eragiten baitigu eta erabaki egokiak hartzea ez baita erraza halakoetan.

Ezjakintasunaren kudeaketa

Nola daramazue ezjakintasunaren kudeaketa? Nola bizi duzue, ekintzaile moduan, egoera hau? Irtenbiderik topatu ahal diozue zuen kasuan egoera honi?

Ekintzaileak “adituak” gara hain modan dagoen erresilientzian. Une oro egon behar gara eguneratzen, gure eskaintza hobetzen, unean uneko beharrei egokitzen… Baina, orain, iritsi zaigun egoera honi nola aurre egin? Egoera batzuetan gastuak oso handiak dira eta emaitzak, ezjakinak. Beste batzuetan, lan arloagatik, nola moldatu ere ez dakite ekintzaileek.

Udak deskantsua eman behar zigula uste genuen, birusa baretuko zela edo entzuten baikenuen. Errealitatea, ordea, bestelakoa izan da.

Argi duguna denon artean, bertakoa kontsumituz eta txikitasunetik topatuko dugula irtenbidea. Guk lanean jarraituko dugu, ilusio eta gogoz, baina, beharbada, indar pixka bat gutxiagorekin. Eta hori ere errespetatu behar da, une bakoitza desberdina baita. Animo denoi eta eutsi!

Ezohiko uda, 2020koa