This post has already been read 84 times!

Ekiten duzunean denataz jakin behar dela esaten da, eta hala da: ez soilik zure jardueraz, baizik eta, jarduera hori nola ezagutarazi, nola hobetu, nola tratatu jendearekin, bezeroekin, hornitzaileekin… eta faktura bat nola egin.

Faktura bat egitea ekintza sinplea izan daiteke, baina, nozio batzuk jakin behar dira. Horregatik, sarrera honetan ezaugarri minimo horietaz, hitz egingo dugu eta zenbait aholku luzatuko dizkizuegu berau hobetzeko.

Faktura bat egiteko ezaugarri minimoak:

Faktura bat legezkoa izan dadin honako ezaugarriak izan behar ditu:

  • Hartzailearen datu fiskalak:
    • Faktura zuzentzen den enpresaren ala autonomoaren izena (Koop., SL, …)
    • IFZ
    • Bere egoitzaren helbide osoa
    • Harremanetarako bideak: telefonoa eta emaila
  • Jaulkitzailearen datu fiskalak:
    • Zure enpresa ala autonomo izena
    • Zure IFZ
    • Zure egoitzaren helbidea
    • Zurekin harremanetan jartzeko bideak: telefonoa eta emaila
  • Datu orokorrak:
    • Fakturaren zenbakia (korrelatiboa izan behar du)
    • Data
  • Egindako zerbitzu ala produktuaren datuak:
    • Zerbitzu ala produktuaren izena
    • Deskribapen xeheagoa, hala behar izanez gero
    • Kopurua (produktuen kasuan)
    • Produktuaren kostua, deskonturik baduen, zenbatekoa, etab.
  • Oinarri zergagarria:
    • Egindako zerbitzu ala produktu guztien batura
    • Dagokion BEZaren kalkulua
    • Zenbateko osoa, oinarri zergagarriari BEZa gehituta
  • Kobratzeko modua:
    • Transferentzia bidez, eskura, giroa, etab.
    • Transferentzia bidez bada kontu korrontea jarri beharko duzu.
    • Ordaintzeko epemuga.

Eredu bat gehitu dugu plantilen orrian fakturaren antolaketa nolakoa izan behar duen ikus dezazun.

Fakturen sistematizazioa:

Fakturak noizbehinka egin behar badituzu, banaka egitea ondo dago. Baina, hilero 10 ala gehiago egin behar dituzun kasuan, sistematizatzea da eraginkorrena. Horretarako, excell taula batean makroak erabiliz fakturak egingo dituzun orritxoa diseinatu beharko zenuke, eta ondoren, makroen bitartez, aginduak eman adibidez bigarren orritxo batean gorde ditzan zerrendan banaka-banaka egiten zoazen fakturak.

Hau egiteko laguntza behar baduzu, zerbitzu tekniko hori eskaintzen duten informatika aholkulariekin hitz egin zenezake. Beste aukera bat, fakturak egiteko programa bat erostea litzateke, baina, ekintzaile moduan, hasiera batean, beharrezkoa ez den gastua izan daitekeenez, baloratu egin beharko duzu.

Faktura bat egiteko kontuan izan behar diren ezaugarriak