Lan bat beste lankide edota enpresaren batekin era errazean partekatzeko zein tresna erabil dezakegu? Google Drive.

 

Drive Google bilatzaileak duen baliabideetako bat da. Doakoa da eta erabilera erraza du. Beste ekintzailerekin batekin elkarlanean edota bezeroarekin informazio trukea beharrezkoa denean burutzen ari garen proiekturako, Drive baliabide egokia da. “Nire unitatea” edota “mi unidad” duzu (azpiko irudian ikus dezakezun moduan) eta bertan zuk sor ditzakezu dokumentuak, karpetak, etab. zuk soilik erabiltzeko edo beste partekatzeko, hori zure esku geratzen da.  Dokumentu bat partekatu ahal izateko, partekatu nahi diozun pertsona horren emailaren bidez dokumentu horretara gonbidatzen duzu.

 

  • Lehen pausua: nola has zaitezke Drive erabiltzen? Lehenik eta behin, kontu bat izan behar duzu bertan. Gmaila baduzu, kontu horrekin sar zaitezke, bestela, sortu egin beharko duzu.
  • Bigarren pausua: interfaza ulertu beharko duzu. Jarraian hasierako interfaza, behin zure gmaila sartuta Drivean agertuko zaizuna eta “nire unitatea”k ematen dizkizun aukerak dituzu ikusgai:

 

 

  • Hirugarren pausua: erabiltzen hasi! Ikus dezakezun moduan, artxibo desberdin ugari sortu, gorde eta editatu ditzakezu sarean, beraz, zuk zure dokumentu propioak gordetzeko edota beste norbaitekin partekatzeko oso erabilgarria egingo zaizun erreminta da.

 

Hasieratik aipatzen ari garen moduan, alde batetik, zure ordenagailu, mugikor edota bestelako euskarriren batean dituzun artxiboak igo ditzakezu zure unitatera (argazkiak, laneko dokumentuak, etab.), Internetera konektatu bazaude une horretan. Bestetik, Driveko zure unitatetik bertatik dokumentuak sortu ditzakezu linean izateko eta gerora ordenagailuan izan nahi badituzu, berauek deskargatzeko aukera ere baduzu. Bai zuk igotako artxiboak eta baita bertan sortutakoak ere zuretzat soilik izan ditzakezu gordeta zure unitatean edo norbaitekin konpartitu dezakezu horietakoren bat, edota denak, ematen diozun erabileraren arabera.

 

Adibidea: ekin duzue eta kasu honetan bi pertsona zarete. Drive bat sor dezakezue eta bertan zuen proiektuaren izenarekin karpeta bat sortu, konpartitu eta bertan laneko gauzak guztiak izan ditzakezue biok. Une oro bai batak eta bai besteak sarea dagoen bitartean kontsultatu, aldatu, kendu, gehitu ahal izango duzue nahi duzuena.

 

Abantailak:

  • Erabiltzaile guztiek sarbidea duten edozein une eta ordutan.
  • Artxiboak eta bertako informazioa saretik kargatu eta deskargatu dezakezu.
  • 15GBeko espazioa.
  • Ez duzu ordenagailu zehatz baten menpe egon beharrik, dena sarean duzun emaileko kontutik kudeatu dezakezulako.

Desabantailak:

  • Erabiltzailea ez da ziurra pasahitz seguru bat sortzen ez baduzu era egokian babestuta egon dadin. 
  • Sortzen dugun dokumentuak editore edota kolaboratzaile bat baino gehiago izanik, horietako batek ezabatu dezake.
  • Internetera sarbidea izatea beharrezkoa da bertako artxiboetara sartu eta berauek editatu ahal izateko.

 

Google Drive: Zertarako erabil dezakegu?