This post has already been read 47 times!

Nuria eta Marixak sortutako kooperatiba honek -Guikuri moda-, Arabako herri txikietako biztanleei arropa erosketa errazten diete: denda ibiltaria sortu baitute.

Modaren estandarrei jarraitzen ez dieten arropak dituzte euren eskaintzaren barruan. Covid-19ari aurre egiteko, aurrez eskatzeko zitak ematen dituzte Whatsapp aplikazioaren bitartez, baina, egoerak laguntzen duen bezain laister, prebentzio neurri egokiak hartuz, berriz ere Manurga herrian duten denda fisikoa eta denda ibiltaria martxan jartzea espero dute.

Oso proiektu polita da, ibilbide luzea izatea espero duguna. Zorionak ideia berriekin gure bazterrak zipriztintzeagatik eta zorte on! 😉

 

Guikuri modako kideekin harremanetan jartzeko modu desberdinak honakoak dira:

Facebook

Instagram

Helbidea: Nagusia 8, Manurga (01138)

Telefonoa: 685 737 210

Guikuri moda, Koop. Elk. Txikia