This post has already been read 47 times!

Hartara Jone Olabarri Gaona, Eibarko artisau feministak, sortutako proiektua da. Eskuz banan bana lantzen ditu bere produktuak.

Margotzea txikitatik maite izan du Jonek, margotzearekin batera beldurrak, mugak, gatazkak, ilunak eta argiak bota izan dituela sentitzen du. Lehen bitxiak egiten zituen, eta orain hiru urte hasi zuen Hartara proiektua, Arte Ederren ikasketek pinturaren magalera berriz ere gerturatu baitzuten. Produktu guztiak eskuz eginak dira, beraz ez daude bi berdin: karterak, poltsak, motxilak eta produktu gehiago sortzen ditu Hartara proiektuaren atzean dagoen Jonek.  Zorte on! 😉

Hartara proiektua gehiago ezagutzeko, hemen dituzu harremanetan jartzeko moduak:

Webgunea

Instagram

 

Hartara proiektua