Korapilatzen saioan elkarrizketa egin diogu gaurkoan Marijo Arrieta, Hazion proiektuko kideari.

Korapilatzen podcastean, hilero, gai desberdin bat hizpide hartuta, horren inguruan hausnartzen dugu. Gaurko saioa desberdina izango da eta Marijo Arrieta, Hazion-eko kidea, elkarrizketatu dugu. Formatu desberdinak garatu nahian, lehengo urtean abiatu genuen elkarrizketa mota hauek mantendu nahi ditugu, uhinen bidez elkar entzun ahal izaten jarraitzeko. Hemen klik eginez gero, Marigorri proiektuaren inguruan jardun genuenekoa duzue entzungai.

Hazion proiektuaz gehiago jakin nahi baduzu, eman play-ari gaurko elkarrizketa entzun ahal izateko!

Eurekin harremanetan jarri ahal izateko, marijoarrieta@yahoo.es emailera idazteko aukera duzue. Elkarrizketan Marijo Arrietak aipatu duen moduan, etorkizunean beharbada webgunea eta beste bide batzuk ere izango dituzte, baina, oraingoz, emailaren bestaldean egongo dira 😉

Zorte on zuen proiektuarekin eta hurrengora arte!

Hazion-eko Marijo Arrieta kideari elkarrizketa Korapilatzen saioan