Proiektuek epe luzera bideragarritasuna izatea nahi badugu, ezinbestekoa da garai bakoitzerako helburuak finkatzea. Aurreikuspenek beti lagunduko digute beharrei eta ezusteei aurre egiteko tresnak garatzea.

Helburuak

Nola finkatu helburuak?

Gure proiektuaren helburuak modu optimoan finkatzeko lehen urratsa gure proiektua ongi ezagutzea. Horregatik, garrantzitsua da Canvas eredua betetzen denbora pasatzea hasieran. Lanerako filosofia bat da hori: denbora dedikatzea proiektuei zimendu onak jartzeari, alegia.

Beraz, lehen urratsa ongi egina baduzu (zure proiektuari denbora asko dedikatu izana canvas eredua betez, eta berau, aldatuz, moldatuz…), helburu zehatzak finkatzeko bidean zaude.

Horretarako, helburuak sailkatu egin behar dira:

  1. Helburu ekonomikoak: gure proiektuaren bideragarritasuna beti izan behar dugu helburuen artean. Horregatik, kostu eta sarrerak beti aurreikusi behar dira.
  2. Helburu pertsonalak: garrantzitsua da proiektuak gure motibazio eta asmo pertsonalak kontuan hartzea, eta horiek garatu ahal izateko tresna izatea.
  3. Helburu kolektiboak: pertsonalki motibagarria izateaz gain, talde moduan funtzionatzen eta aurrera egiten lagunduko dizkigun bideak irekitzeak proiektuaren sendotasuna ekarriko digu.
  4. Helburu komunikatiboak: ingurunean etengabe komunikatzen dugu, baina, komeni da komunikazio horien kontrola guk izatea. Zer komunikatu nahi dugu? Eta nola? Komunikazioa, sare sozialak, gure merchandisinga… hemen sartzen dira.

Behin helburuak sailkatuta ditugula, helburu bakoitzean mugarri ezberdinak jarri behar dira:

  1. Epe luzeko helburuak: urruneko helburua aurreikusi behar da, nola ikusi nahi dugu helburu ekonomikoa, pertsonala, kolektiboa ala komunikatiboa hemendik urtebetera? Hori aurreikusi eta idatzi.
  2. Epe ertaineko helburuak: epe luzeko helburua betetzeko, epe ertainera hainbat ekintza garatuta izan behar ditugu. Idatzi ekintza horiek zein izan daitezken helburu mota bakoitzeko.
  3. Epe laburreko helburuak: Epe ertaineko ekintzak garatzeko, berriz, orain, egunerokoan hainbat ekintza txiki garatzea suposatzen du. Kalendarizatu ekintza txiki horiek eta egin!

Helburuen jarraipena:

Helburuak finkatzea lan sakona da, urtean behin ala bitan egin daitekena: adibidez, urte hasieran eta urtearen erdialdera. Era berean, garrantzitsua da, aurretik egin diren ekintzak baloratzea eta helburuak lortu direnaren jarraipena egitea. Nola jakin helburuak bete direla? Helburu bakoitza finkatzen denean, berau neurtu ahal izateko adierazle bat jarriko dugu bere ondoan, horrela, betetzen den ala ez jakingo dugu adierazleak ematen duen emaitzaren arabera.

Adierazleak izan daitezke: egindako bilera kopurua, jasotako formakuntza, betetako helburu kopurua, sare sozialetan zabaldutako komunikazio kopurua, etab. Kopuruak ala bai/ez  motako erantzunak izango dituzten adierazleak jartzea komeni da, neurtzeko errazenak direnak.

Helburuak finkatzeko tresna:

Deskarga ezazu Helburuak finkatzeko tresna, eta bete taula zure beharren arabera.

Helburuak finkatu epe ezberdinetara