Gure jardueran hornitzaile asko ala gutxi batzuk izan ditzakegu, baina, bakoitzaren inguruko informazioa pilatzea eta ondo gordeta edukitzea garrantzitsua da. Hornitzaileen kudeaketa modu errazean bideratzeko modua aurkezten dizugu.

Hornitzaileak gure azken lanaren erantzule dira hein handi batean, izan ere, beraiengandik behar dugunaren arabera gure kalitate eta irudia jokoan egongo baitira. Horregatik, lehen urratsa, hornitzaile ezberdinak ezagutzea da, haiekin lanak egitea, eta lan bakoitzean izandako emaitzak baloratzea. Balorazio horien arabera, hornitzaileei eskakizun zehatzak egin beharko dizkiegu euren kalitate, denbora edo harremanarekin ez bagaude erabat gustura.

Hornitzaileen kudeaketarako baliabide erraza:

Modu arinean hornitzaileen jarraipena egiteko taula bat sor genezake eta zutabeka antolatu:

  • Hornitzailearen datu fiskalak
  • Harremanetarako bideak
  • Egiten dituzten lanak
  • Bileretan/telefonoz hitz egindakoa
  • Gure oharrak

Horrela, hornitzaile berriak ezagutu ahala, banan bana beren informazioa sartzen joango gara. Taula hori Office edo OpenOfficeko kalkulu orri (excel) edota testu dokumentu (word) batean sor daiteke era errazean.

Hornitzaileen kudeaketa