Barretartiaren sortzailea da Idoia Torregarai Martija. Umore zerbitzuak eskaintzen ditu, jarraian xehe azaltzen dizkigunak.
Barretartia blogetik abiatu da umore zerbitzuak eskaintzeko ideia. 6 urtez elikatu du -eta darrai- bloga Idoia Torregarai Martijak eta azken bi urtetan bueltaka izan duen umore zerbitzuak era profesionalean eskaintzearen ideia “erditu” du azkenean.
Hiru zerbitzu nagusi eskaintzen ditu:
- Umorearen dibulgazio eta zabalkundea, umorea ezagutarazi eta prestigiatzeko asmoarekin.
- Formazioa. Formazioa eskaintzen du bai eskoletan eta baita interesa duen edonori ere. Une honetan umorea eta generoa uztartzea helburu duen formazioa lantzen dabil.
- Sormena. Ekintza zehatzetarako umore pieza pertsonalizatuak sortzen ditu.
Jarraian hiru zerbitzu nagusi hauek eta beste hainbat kontu era zabalean aipatuko dizkigu; zer dela eta erabaki zuen ekitea, bidean topatu dituen zailtasunak, etab. Eman play-ari!
Zorionak egiten ari zaren lanagatik eta zorte on zure ibilbidean! 😉
Idoia Torregarai Martija: Barretartia