Moodboard-a aurkezten dizuegu gaurkoan inspirazioa bere maila beherenean duzuenean erabiltzeko tresna moduan. Edota proiektu ezberdin bakoitza abiatzeko mekanismo moduan ere bai. Baina, zer da moodboard-a?

Moodboard-a

Inspirazio mota ezberdinak behar izaten ditugu ekinbidean, alde batetik, geure jarduera profesionala garatzekoa, eta bestetik, geure bezeroei eskaintzen dizkiegun produktu eta zerbitzuei dagokiena.

Inspirazio-iturri izan daiteke Moodboard-a osatzea, eta horretarako, gure aholkuak hauek dira:

  1. Geure jarduera profesionala garatzeko inspirazio-iturria:
    Zer transmititu nahi dugu gure markarekin? Zer da barruan duguna? Zein kolore ala formak ordezkatzen gaitu hobekien? Galdera sorta bat egin genezake proiektu bat abiatu aurretik. Eta horiek irudikatzeko argazkiak eta irudiak euskarri aparta dira. Moodboard-a osatzea, azken finean, inspiragarri zaizkigun kolore, forma, paisai, lore, edota abstrakzio irudien elkarketa bat egitea da. Lehenik, zer bilatu jakin behar da (galderak erantzunez), ondoren, bilaketa egin, eta azkenik, guztia orri batean txertatu.
  2. Geure bezeroentzako ala proiektu anitzetarako inspirazio iturria:
    Moodboard-a proiektu askoren abiapuntua izan daiteke. Zer nahi du bezeroak? Zein balore eta mezu transmititu nahi ditu? Zein kolore eta forma gustatzen zaizkio? Galdera sorta bat erantzun ostean, bilaketari ekingo diogu, eta moodboard-a osatzeko beharrezko zaizkigun irudiak bilduko ditugu.

 

Modu batera ala bestera, Moodboard-a inspirazioa aktiboki mantentzeko tresna paregabea da. Eta gure aholkua zera da: zuen egunerokoan txertatzea sorkuntza lanak abiatzeko mekanismo bezala.

 

Inspirazioaren bila moodboarda eginez