Gaurkoan, ekintzaileen atalean, Izaro Mariezkurrena Etxaberi egin genion elkarrizketa ikusi eta entzuteko plazera izango dugu.

Izaro artista bat da eta Pasai Donibanen duen txokoan egin digu harrera goxoa. Estudioa telaz eta kolorez josita dago, bere lanaren oinarri direnak, alegia. Proiektu ugari ditu esku artean eta bere ibilbideaz eta esku artean dituen lanez hitz egin digu gaurkoan.

Plazera izan da sormen prozesuaz, ekintzaile moduan izan dituen oztopo eta erraztasunez, bakardadeaz eta beste hainbat gaien inguruan elkarrizketa polit eta interesgarria izatea. Esker mila zure eskuzabaltasunagatik eta hurrengora arte! Zorte on! 😉

Eman play-ari!

 

 

Izaro Mariezkurrena Etxabe: artisaua eta irudigilea