Korapilatzen podcasteko 10. saiora heldu gara, azaroarekin batera. Oso pozik gaude entzule eta irakurleen harrerarekin, mila esker denoi! Gaurkoan pertsona batek ekintzaile izateko behar duenaz hitz egingo dugu.

Zuk zer uste duzu behar duela pertsona batek ekintzaile izateko? Guk gure esperientziatik eta inguruan ditugun ekintzaileekin izandako elkarrizketen ondorioz, hainbat ezaugarri amankomun bildu ditugu, baina, ziur zuri gehiago okurritzen zaizkizula. Partekatu zure iritzia, aberasgarria izango da-eta 😉

Guretzat proiektu bat buruan izatea, ideia batetik haratago doana; ilusioa; dirua; gogoa eta sarea ezinbesteko ezaugarriak dira. Horien inguruan hausnartu dugu gaurkoan. Podcasta entzun nahi baduzu, hemen klik egin eta eman play-ari!

Zuentzat eduki interesgarrien bila egoten gara etengabe, baina, beti diogun moduan, zuen proposamenak irakurri eta entzuteko prest gaude. Beraz, animatzen bazara, idatziguzu emaila edo posteko iruzkinetan ere irakurriko zaitugu!

Animo azaroarekin eta hurrengora arte!

 

Korapilatzen 10. saioa: pertsona batek ekintzaile izateko zer behar du?