Abendua iritsi da jada! Zein azkar pasa den urtea. Eta, aldi berean, motel, arraro, mugaz beteta… Baina, hementxe gaude, urte amaierari gogoz helduz! Gaurko saioan horretaz hitz egingo dugu, urte amaierako balantzeaz, hausnarketez, etab. Entzun nahi baduzu, jarraian eskura izango duzu podcastera lotura.

Zuentzat abendua da urtearen balantzea egiteko unea? Edo ekaina izaten da, ikasturte amaierarekin batera, horretarako tenorea? Edozein dela ere hausnarketa eta balantzerako tartea zuen proiektuan, abendua balantze ekonomikoa egiteko hilabetea den une beretik, bide ematen du bestelako hausnarketetara, ezta?

Normalean abenduan jai egun batzuk ere izaten dira eta horrek laguntzen du deskonektatzen gero indarberrituta jarraitzeko lanean. Ulertuz ekintzaile bakoitzaren egoera desberdina dela eta balantzeak egiteko momentu desberdinak egon daitezkeela urtean zehar… podcast hau aprobetxatu dugu honetaz hitz egiteko eta zuei galdera hau egiteko: zerbait berezia egiten duzue zuen lankide/bezero edota hornitzaileekin urte amaierarekin lotuta?

Gure hausnarketa entzun nahi duzu? Eman play-ari 😉

Goxatu abenduaz eta urtarrilean izango dugu elkarren berri. Urte berri on!

Korapilatzen podcasteko 11. saioa: urte amaiera