Korapilatzen saioko 2. saioan egunerokorako baliagarriak diren tresnez hitz egingo dugu, Google Drive-az zehazki. Erabiltzen al duzue?

Ekintzailetzaren prozesuan gure lanaz gain, bestelako lan ugari ere egin behar izaten ditugu egunerokoan proiektuak aurrera egin dezan. Lan horietako asko orain arte egin gabekoak izaten dira, ideiarik gabe egiten hasi behar izan dugunak eta bidea eginez ikasi ditugunak.

Horrek eragindako zailtasuna izaten da baliabide eta erreminten ezezagutza. Lan mota batzuk egitera behartuta gaudenez proiektuak aurrera egin dezan, egiten ditugu, baina, askotan baliabideen berri izan gabe, beharraren beharraz soilik.

Hori dela eta, gaurkoan Google Drive-az hitz egitea egokia iruditu zaigu. Podcastean erabileraren inguruan eta eskaintzen dituen aukeren inguruan hitz egiten dugu, baliabidea zuei ahalik eta gehien gerturatzeko asmotan.

Eta zuk, egunerokoan erabiltzen al duzu Google Drive? Ala ez bada, zer erabiltzen duzu zure lana antolatu eta partekatzeko?

Eman play-ari Korapilatzen podcasteko 2. saioa entzun ahal izateko! Google Drivearen inguruan ere badugu aurrez argitaratu genuen posta.

Korapilatzen 2. saioa: ekintzailetzaren egunerokorako tresna baliagarriak I