Ekintzailetzaren egunerokorako badaude tresna baliagarriak eta gaurkoan Canvasa landuko dugu.

Korapilatzen podcasteko 6. saioan Canvas ereduari lehentasuna ematea pentsatu dugu. Ekintzailetzarekin lotutako arlo desberdinetaz hitz egin dugu orain arteko saioetan eta baita baliabideetaz ere.

Gaurkoan, beraz, denontzat baliagarria izan daitekeen tresna nola bete azaldu dizuegu eta horrekin lotuta, hementxe duzue deskargagarri canvas eredua bera eta beste post honetan, canvas eredua ondo bete ahal izateko hainbat irizpide ere azaltzen dizkizuegu.

Zuentzat ere guretzat bezain erabilgarria izatea espero dugu. Podcastean bertan aipatzen dugun moduan, bai proiektu oso bat hasterakoan eta baita, gure zerbitzu berriren baten aurre lanketa egiteko.

Horixe ba, goxa ezazue ekainaz eta uztailean izango gaituzue berriro entzungai! 😉 Eman play-ari!

 

Korapilatzen 6. saioa: Canvasa