Korapilatzen podcasteko 9. saioa duzue entzungai gaurkoan! Ekintzailetzarako baliagarriak diren tresnez hitz egingo dugu, aurrez egin izan dugun bezala, zuen egunerokoa errazteko asmoarekin. Gaurkoan urteko balorazioaz jardungo gara.

Urte amaiera gertu dugu jada eta interesgarria litzateke urteko balorazioa noiz egin agendan apuntatzea. Ez du zertan abenduan izan behar. Abenduan ziurrenik mila gauza ixteko izango dituzue eta ez da balorazioa egiteko une egokia izango. Baina, azaroa edota urtarrila… edo zuei egokien iruditzen zaizuen tartea hartu eta atzera begiratu. Zer egin duzue? Nola egin duzue? Etorkizunera begira zer aldatuko zenukete? Zergatik? Nola? Galdera hauei eta beste hainbati erantzuna eman ahal izateko, balorazioa egiteko tartea hartzea ezinbestekoa da.

Urteko balorazioa egiteko kontuan izan ditugun lau irizpideak hauexek izan dira: emozioak, alderdi ekonomikoa, ekintzaile izatetik jarduera kontsolidatzeko pausoak eta etorkizunean pentsatzea.

Horren inguruko posta irakurgai duzue hemen. Eta gaurko podcasta entzun nahi baduzu, eman play-ari!

Korapilatzen 9. saioa: urteko balorazioa egiteko urratsak