Korapilatzen podcasta abiatu dugu gaurkoan! Urte berria erronka berriei helduz hasi dugu eta gure ahotsen bidez zuengana iristea espero dugu 😉

Gaurkoan “Korapilatzen” podcasta abian jartzera animatu gara! Azkenaldian faltan bota dugu zuengana iristeko modu goxoagoren bat eskura izatea. Hori dela eta, bueltak ematen aritu ostean, hilabetero podcast bat osatzea erabaki dugu. Ekintzailetzarekin lotutako gaien inguruan hausnartuko dugu, zuentzat baliagarria izatea espero dugun gaiak proposatuz.

Hala ere, zuek gairen baten inguruan informazioa edo hausnarketa eskertuko bazenute, aipa gaitzazue iruzkinetan eta proposatu lasai nahi duzuen gaia 😉

Korapilatzen podcasteko lehen saioa

Lehen saioa, gaurkoa, ekintzaileek egokitzeko dugun beharraz jardungo da. Egokitzen ez bagara, desagertzera kondenatuta gaude eta horrek beldurra ematen duen arren, kontziente izatea ezinbestekoa da aurrera egin ahal izateko.

Horixe ba, eman play-ari eta goza ezazue Korapilatzen podcasteko lehen saioaz!

Korapilatzen podcasteko 1. saioa: egokitu edo desagertzeaz