Bakarrik sentitzen al zara maiz? Lasai, ohikoa da, ez zara zu bakarra. Gaurko podcastean bakardade sentsazioari aurre egiteko eskura ditugun hainbat baliabideez hitz egingo dugu.

 

Korapilatzen podcasteko 3. saioa dugu gaurkoa, udaberria hasten den hilabeteari ekin diogu! Alergiez gain, indarra eta ilusioa emango digulakoan hasi dugu gaurko Korapilatzen.

Bakarrik sentitu al zara ekintzailetzaren bide zail bezain aberasgarri honetan? Lasai, ohikoa da. Aukeratutako bakardadea bada, ez dago arazorik, baino gustuko ez dugunean, zaila da sentsazio hori kudeatzea. Hori dela eta, gaurkoan eskura ditugun hainbat baliabideez hitz egin dugu: podcastez, liburuez, sare fisiko eta digitalez, etab.

Eta zuk, zein baliabide erabili ohi dituzu gustuko ez duzun bakardade sentsazioari aurre egiteko? Entzun nahi gaituzu? Eman play-ari 😉

Korapilatzen podcasteko 3. saioa: baliabideez