Korapilatzen podcasteko 3. saioaz hitz egingo dugu gaurko postean! Entzuteko gogoz zaude?

Ekiteak erabakitzen dugunean, askotan bakarrik egiten dugu eta berez ere bide zaila den honetan, oztopo guztiei bakarrik aurre egitea oso zaila da. Hori dela eta, gure bidean aurrera egiten dugun moduan saretzea babestua sentitzeko moduetako bat da.

Gure produktu antzekoak dituzten beste ekintzaileekin saretu, gurekin inongo loturarik ez duten proiektuekin saretu… Nahiago dugun moduan eta naturalen ateratzen zaigun bezala, baina… saretu zaitezte! Eguneroko arazoak partekatu eta ez hain bakarrik sentitzeko, lanak elkarlanean burutzeko, lorpenak partekatzeko 😉

Horren inguruan hitz egin dugu gaurko saioan… entzun nahi baduzu, eman play-ari!

Korapilatzen podcasteko 3. saioa: saretzearen garrantzia