Apirilean gaude jada eta horrekin batera… saio berria dugu gaurkoan! Beldurraz ariko gara.

 

Zuk beldurra sentitu al duzu inoiz ekite bide honetan? Noiz? Proiektua martxan jartzean? Zerbait espero ez bezala irten zaizunean? Uztea pentsatu izan duzunean?

Beldurra bizitzan zehar ere sentitu ohi dugun emozioa da eta emozio guztien moduan, zerbait adierazten digu. Kasu honetan, beldurrarekin, alerta egoeran jartzen gara. Ez da txarra alerta egoeran mantentzea une batzuetan, arazoa bilakatzen da sentsazio hori konstantea denean, ezta?

Horren inguruan hausnartu dugu gaurkoan. Entzun nahi gaituzu? Eman play-ari 😉

Korapilatzen podcasteko 4. saioa: Beldurraz