Korapilatzen podcasteko 5. saioa aurkezten dizuegu gaur! Gure lanak ekonomikoki baloratzen al ditugu?

Ekitea erabakitzen dugunean, gure lanei eta ondorioz, gure buruei, prezioa jartzera behartuta gaude. Baina… nolakoa da diruarekin izan ohi dugun harremana? Naturaltasunez hitz egiten al dugu egunerokoan diruaz, soldatez, gure lan desberdinen balioz?

Gai horien inguruan hausnartu dugu gaur eta horrek lehengo urtean podcast formatuan egin genuen elkarrizketara eraman gaitu. Izaro Mariezkurrena Etxabe eta Itsaso Pagoaga Zaloña ekintzaileak elkarrizketatu genituen diruarekin duten harremanaz eta oso hausnarketa polita egin zuten, norberak bere ekintzaile ibilbidetik. Entzun nahi baduzu, hemen duzu lotura.

Eta… gaurko Korapilatzen saioa entzuteko, eman play-ari! 😉

Korapilatzen podcasteko 5. saioa: gure lanak ekonomiko baloratzeaz