Oporrak, ze beharrezkoak diren, ezta? Baina, ze zaila den ekintzaile izanda noiz hartu erabakitzea.

 

Gaurko Korapilatzen podcastean oporrez hausnartu dugu. Beharrezkoak dira gure buruak eta proiektuak arnastea eta indarberritzea, baina, ze zaila den, ekintzaile izanik, oporrak noiz hartu erabakitzea, ezta? Gure proiektuaren gainean ez gauden egun bakoitza “egun galdu” bat da. Eta horretaz bizi garenez, gure hilabeteko soldata ere horren baitan dago.

Beraz… nola erabaki genezake oporrak noiz hartzea litzatekeen egokiena? Zuek urtero berdin antolatzen zarete? Momentuaren arabera hartzen dituzue era horretako erabakiak? Zuen iruzkinen zain geratzen gara. Bitartean… eman play-ari 😉

Korapilatzen podcasteko 5. saioa: Oporrez