Korapilatzen podcasteko 7. saiora heldu gara! Mila esker zuen babesagatik! 😉

Uztaila da jada, udan sartu gara eta egun eguzkitsu eta arinei aurre egiteko, hilabete honetako Korapilatzen podcasteko saioa sare sozialen inguruan egingo dugu.

Sare sozialak era pertsonalean erabiltzen ditugu gehienok. Facebooka ez bada, Twitterra, Instagrama edo Tik-Toka, besteak beste. Horiek gure proiektua zabaltzeko ere baliabide egokiak dira, baina, neurria hartzea garrantzitsua da. Gure buruak, gure denborak eta energiak zaindu behar ditugu eta aldi berean, gure proiektua bideragarri egin. Sare sozialak erabil ditzagun era osasuntsu eta baliagarrian.

Gaurkoan hausnarketa hauek eta gehiago partekatzen dizkizuegu Korapilatzen podcasteko udako saioan, eman play-ari! 😉

Korapilatzen podcasteko 7. saioa: sare sozialak nola erabili?