Lorpenak partekatzea oso sentsazioa polita da. Gure familiako kide, lagun, bezero, hornitzaileekin jaialdi, festa edo aurkezpen bat egitea proposatuko dizuegu gaurkoan.

Ekintzailetzan, bizitzan bezalaxe, erronka ugari izaten ditugu egunerokoan. Aurrez aipatu izan dugun bezala, gauza berri asko ikasi behar izaten ditugu, “denetik” jakin behar dugu, proiektuak edota salmentak gehitzea lortu behar dugu gure proiektuak biziraun dezan… Oso lan zaila da eta momentu askotan gogorra izaten da aurrera egitea. Horregatik, lorpenak ospatzea oso garrantzitsua da. Norberak bere erara ospa ditzake -guri txokolateak lagundu izan digun lorpen asko ospatzen ;)-, baina, batzuetan besteekin partekatzea ere beharrezkoa da.

Ekintzailetza bide zaila eta bakartia izaten da, orokorrean. Gure ingurunean eta emakumeok garatzen ditugun proiektuak ez dira enpresa handiak izaten. Hori dela-eta, edozein aitzaki nahikoa da ospakizunak egiteko. Guk aukeratu beharko dugu norekin ospatu eta nola, lorpenaren arabera.

Adibidez, gure bulego propioa inauguratzen badugu, gure familia eta lagunak gonbidatu ditzakegu, bezeroren bat, hornitzaileak, etab. Baina, enpresak lehen urteurrena bete duelako baldin bada, gertukoekin egitea litzake egokiena, zerbait “intimoagoa”.

Besteekin lorpenak partekatzen ditugunean, indarberritu egiten gara, gure ingurukoen poza eta lortu dugunagatik harro sentitzen direla ikusteak ondo sentiarazten gaitu. Egunerokoan gogorra da lana harrien azpitik ere lortzen ibili behar izatea (hasieran gehienbat), eta besteekin lortutakoa partekatzen dugunean (edozer dela ere), lorpen horiei balorea ematen ikasten dugu. Bestela, badirudi egiten duguna ezer gutxi dela. Momentu gogorrak eramangarriak egiten dituzte halako lorpenen partekatzeak, beraz, anima zaitezte!

Lan eremuaren arabera ospakizunak desberdinak izango dira, noski. Ez da gauza bera bulego bat edota denda bat izatea; hornitzaileak edota bezeroak soilik izatea. Gure bezeroak helduak edo haurrak izatea, eskolak edota udalak, etab. Norberak ezagutzen du hobekien bere ingurua eta lan eremua: horrek ezaugarrituko du festa/jaialdi edota aurkezpena.

 

Lorpenak partekatzeko aitzakiarik ez da behar