This post has already been read 48 times!

Koronabirusa iritsi da eta mundua gelditu da. Baina, ba al dakigu honi nola aurre egin behar diogun?

Gaur hirugarren eguna da inguru hauetan etxean gelditzeko beharra dugunetik. Egun hauetan (asteburua izan da) denetik ikusi eta entzun dugu. Umorea erabili dute askok etxean gelditzeko egoera eramangarriagoa egiteko eta hori ezinbestekoa den arren, gaurtik (astelehenetik) aurrera, zer egin?

Enpresetan lan egiten duten langileek, enpresa motaren arabera eta hartzen diren neurrien arabera jakingo dute zer egin, baina, ekintzaile garenok nola egingo diogu aurre egoera honi? Dugun proiektuaren arabera telelana egin ahal izango dugu, baina, bezeroak pantailaren beste aldean ez badaude, zaila izango da lan asko aurrera ateratzea. Baina, gainera, gure proiektuak presentzialki lanean egoteko beharra badu, zer egin? Laguntzarik izango al da? Itxita izan behar badugu denda/enpresa, segurtasunagatik hala behar delako (eta horrekin ados gaudelako, noski), nola egingo dugu autonomo kuotak ordaintzeko? Jan, alokairua ordaindu, argia eta bestelako gastuei aurre egiteko? Gastu asko ditugu eta dirurik ez, negozioa itxita badugu diru sarrerarik izango ez dugulako…

Hau egoera honen inguruko une honetako hausnarketa da, dena borroso ikusten den une bateko pentsamendu jario zehaztu gabea. Ez da erraza etxean geratzea eta beste hainbat momentutan eskatu dugun mundua gelditze hori bat batean ematea, behartuta eta espero gabe, hilgarria den virus baten eraginez.

Animoak beraz, denentzat, eta bereziki, zuri, ekintzaile ausart horri. Bere onera itzuliko gara eta baita gure proiektuak ere.

 

Mundua gelditzen denean