Nahia Alkorta Elezgaraik Sabeletik Mundura jarduera sortu zuen, gurasotasunean bidelagun izateko helburuarekin. Lantzen dituen gaiak, sentimenduak, baliabideak… anitzak dira eta bere ibilbideaz mintzo zaigu gaurkoan.

 

Gurasotasunarekin lotutako baliabideak gaztelaniaz edota beste hizkuntzetan soilik topatzen zituela ikusita, Sabeletik Mundurako sortzaileak, Nahia Alkorta Elezgaraik, proiektuaren sorreratik izan duen beste helburuetako bat gai hauen inguruko informazioa euskaraz eskaintzea da. Bost urte darama jadanik lan honetan, zaintza erdigunean jarriz bere lan egiteko eran, sistemak onartzen duen lan era tradizionala hautsiz. “Lortu dut nik nire lana nere erritmo eta beharren arabera egitea eta horrek izugarrizko askatasuna ematen dit”, azpimarratu du.

Elkarrizketan ikusi eta entzun ahal izango duzuen moduan, lan mardula egiten ari da azken urtetan Nahia Alkorta Elezgarai. Formakuntza jarraian dabil eta topatzen duen baliozko informazioa -ikerketak, etab.- euskaratzeaz gain, bere esperientziatik eta ikasketetatik abiatuta sortutako testuak topa ditzakegu Sabeletik Mundurako webgunean.

Sabeletik Mundura

Lan arlo nagusiak hiru dira:

Webguneaz gain, Sabeletik Mundurak antolatutako ekintzen berri edota lantzen dituen gaien inguruko informazioa topatu ahal izango duzu bere Facebook edo Twitter kontuetan.

Plazerra izan da Nahia Alkorta Elezgarairekin elkartu eta bere lan eta asmoen inguruan hitz egitea. Zorionak egiten ari zaren lanagatik eta mila esker hainbeste emakume eta familiei hain momentu berezian bidea errazteagatik! 

 

 

Nahia Alkorta Elezgarai: Sabeletik Mundura