Zure lanari prezioa jartzea ez da zeregin erraza. Zure jakintza eta zure buruarekiko egiten duzun balorazioarekin erlazio estua baitauka. Eta askotan, ahaztu egiten zaizkigun bi ezaugarri dira horiek: jakintzak edo ezagutzak zenbat balio dezake? Ideiak nola baloratu? Egiten den lanak, egiten den moduan eta lortzen diren emaitzekin… nola balora daiteke prozesu hori guztia? Nola baloratu zure lana?Prezioa jarri lanari

Eskaintzen ditugun zerbitzu, proiektu edo produktuei prezioa jartzea ekintzaile askorentzat zalantza ugariren iturri izaten da. Horren atzean gure buruekiko eta ezagutzekiko balorazio eza egoten baita.

Nola hasi, beraz, gure buruak baloratzen?

Lehenik gure buruekiko ditugun iritzi negatiboak eta mugak ezabatu behar ditugu. Jarrera proaktiboarekin aritu behar dugu lanean, helburuak argiro finkatzen, ekintzak estrategikoki garatzen eta kalitatezko eta gozamenezko jarduera eginez.

Nola baloratu zure lana?

Galdera hau erantzuteko, galdera gehiago planteatzen dizkizugu. Norberaren esperientziaren arabera erantzun ezberdinak izango dira, eta erantzun horien baitan egongo da azken lanaren balorazio ekonomikoa ateratzea.

  • Nori zuzentzen zara?
  • Zer eskaintzen duzu?
  • Zein dira jardueraren gastu zuzenak? (Materialak, argia, berogailua, papertegia, bidalketak eta zure lan orduak).
  • Eta zeharkako gastuak? (zergak, gastu finantzarioak, etab.).

Hausnartu galdera hauen inguruan, egin gastuen zerrenda bat, eta ondoren, zure jardueraren arabera formula bat ala bestea erabili beharko duzu lanaren balorazio ekonomikoa ateratzeko. “Deskargatzeko materiala” atalean topatuko duzu jardueraren prezioa izeneko taula, lanketa honetarako baliagarri izango zaizuna.

Formula bat izan daiteke:

  • Produktu bakoitzeko: beharrezko dituzun materialak + lan orduak + gastuak + irabaziak. 

Beste formula posible bat:

  • Lan orduari prezio bat jartzea: beharrezko dituzun materialak + gastuak + irabaziak orduko kalkulatzea.

Batzuetan ekoizleek finkatzen dizkigute prezioak, edota sektorean markatuta daude tarifak. Beste batzuetan, ordea, norberak jar ditzake prezioak. Eta hor sortzen dira zalantza gehienak. Galdera eta formula hauekin espero dugu zure jarduerari prezioa jartzeko lehen gerturatzea egin ahal izatea. Ondoren, dena bezala, lan ezberdinak entregatuz ala salduz, doitzen joango zarete prezioak: zeharkako eta zuzeneko gastuak egoki kalkulatzen, irabaziak gehitzen, materialei dagokien gastu erreala hobeto kalkulatzen, etab.

Doiketa horiekin zure jarduerari prezio egokia jartzera iritsiko zara. Eta prezio egokiekin markatuta dituzun helburu estrategikoak lortzeko bidea egiten ariko zara. Aurrera bada!!

 

Nola baloratu zure lana?