This post has already been read 26 times!

Olgeta dendak jolasa du oinarri, Itsaso Pagoaga Zaloñak hasi eta garatutako proiektuak.

Itsasok irakasle ikasketak egin zituen arren, jolas egitea eta jolasari buruzko edukiak landu, aztertu eta hauek zabaltzea du gustukoen eta Olgeta proiektua, zaletasun horretatik sortu da. Jostailuak saltzeaz gain, mahai jolasak mailegatzen ditu. Gainera, jostailu, jolas eta jolaserako espazioen inguruko aholkularitza zerbitzua eskaintzen du. Bere helburua, pertsona bakoitzarentzat jolaserako baliabide egokiena eskaintzea da.

Arrasaten du denda fisikoa eta olgeta.eus webgunean online denda. Poztu gaitu proiektu zoragarri honen berri izateak, bide luzea izango duelakoan gaude 😉 Zorte on!

Olgeta dendarekin harremanetan jartzeko moduak:

Helbidea: Zerkaosteta kalea 4, behea (Arrasate)

Webgunea

Instagram

 

Olgeta denda