Ohitura zabaldua da kontu berriak irekitzen joatekoa interneten, eta pasahitzak ez gordetzea. Momentuan ez da beharrik ikusten baina non apuntatu dugun (halakorik egin badugu) gogoratzen ez bagara, ondoren, datu horien beharra suertatzen denean denbora ugari galdu araziko digu bilatzen aritzeak, edota eskatzen aritzeak.

Pasahitzak

Baina, hain zaila da pasahitzak gordeta edukitzeko taula bat sortzea? Eskuzko taula bat izan daiteke, edota, ordenagailuan sortutakoa. Azken hau egiten bada, beti daukagu aukera fitxategi hori pasahitz batekin babesteko.

Ez da hain zaila. Laguntza moduan, plantilen orrian guk sortutako taula bat daukazue deskargatzeko moduan. Bertan, webgunearen izena, bertan sortzen duzuen erabiltzailea eta pasahitza lerroz lerro sartzeko aukera izango duzue.

Taula xume bat da, baina, denbora aurreztuko dizuena eta zuen antolaketan ezinbesteko tresna bilakatuko dena zalantzarik gabe.

Antolaketa ohitura onak:

Pasahitzak gordeta edukiko ditugun taula bat edukitzeak, gai horri lotutako zalantzak leku bakarrean argituko duela esan nahi du. Beraz, inoiz halakorik behar dugunean, taula hori kontsultatuz lortuko dugu bilatzen ari garena. Horrelaxe ekidingo ditugu pasahitza berrezartzeko eskaerak, kontu berriak sortzea pasahitza gogoratzen ez dugulako, edota egin nahi duguna ez egiten bukatzea (etsipenez).

Taula karpeta nagusien mailan gorde ordenagailuan, ala, lan mahaiaren gune irisgarri batean, eta automatikoki idazten joan kontu berri bat sortzen duzun momentuan (gogoratu momentu horretan egiteaz lantxo hori, bestela, taula hutsa edukiko baituzu eta ezer gutxian lagundu ahalko dizu).

Inoiz pentsatu duzu pasahitzak gorde daitezkela?